Izar Tool
100 urte kalitatea ekoizten
Arreta neurriraArreta neurrira
Enpresa

XEDEA

IZAR CUTTING TOOLS, S.A.L. industrian erabiltzeko ebaketa-erremintak ekoiztu eta saltzen dituen gizarte ekonomiako elkartea da.
Gure bezeroentzako ebaketa-erreminten programa global baten aukerarik onena izateko lan egiten dugu, kalitate, lehiakortasun eta zerbitzu-bikaintasuna medio.

Gure helburua hauxe da: gure bezero, akziodun, pertsona eta, orokorrean, gizartearen behar eta itxaropenak gogobetetzea, era iraunkorrean, aberastasuna sortuz eta ingurugiroarekiko begiruneaz.


IKUSPEGIA
Barne merkatuko eta industriaren erabilpenerako, ebaketa-erreminten ekoizpen eta banaketan lider gisa ikus gaitzaten nahi dugu.
Europako HSS eta Metal Gogorreko barauts eta fresa ekoizlerik garrantzitsuenetakoa izan nahi dugu.

Gure lehiakortasunean oinarriturik, munduko herrialde industrializatu guztietan merkatu-kuota adierazgarria lortzea espero dugu.


BALIOAK
Helburuok lortu asmoz, gure jokabidea beti horrela zuzenduko da:
1.Zintzotasuna
2.Ondo egindako lanarekiko konpromezua
3.Teknologia eta berrikuntzaren gaineko interesa
4.Aldaketari egokitzea
5.Talde-lana
6.Sinpletasuna konplexutasunaren gainetik
7.Bezeroari zuzentzea