Kalitatea eta zerbitzua

BIKAINTASUNA KUDEAKETAN
IZAR Kudeaketaren Bikaintasun Osoan konprometitua dago, EFQM europar ereduaren arabera. Horrela benetakotzen du Euskalit-en diploma, hain zuzen, zilarrezko Q jaso asmoz aurrera egitera konprometitzen duena.

KALITATEAK BEREIZTEN GAITU
IZAR kalitate osorako bidean darrai, hurrengo ziurtagirien jasotze eta berritzeak lekuko: Lloyd´s Register Quality Assurance elkarteak onartutako ISO 9001:2000 eta ISO 14001:2004 (SGI 1199377), eta Remscheid-eko Saio eta Egiaztapen Alemaniar Institutuaren VPA (TK 5133-662 araua).

LIDERRAREN BERMEA
Gure kalitate froga zorrotzek hauxe bermatzen dute, gure barauts eta erremintek lan-baldintzarik gogorrenetan etekinik hoberena eskaintzen dutela.

ZERBITZU-KONPROMEZUA
IZARen konpromezua da 18.00ak baino lehen jasotako eskariak egunean bertan bidaltzea, Estatuko edozein tokitan 24 ordu baino gutxiagotan emango direlarik (stock-eko artikuluak penintsula barruan).

ISOCalidad24h

IZAR CUTTING TOOLS S.A.L. - Parque Empresarial Boroa 2B2 - 48340 Amorebieta-Bizkaia (Spain) - Tel. (+34) 94 630 00 80 - Fax (+34) 94 630 02 37 - izar@izartool.com
Web mapa | Intraneta | Pribatutasun-politika | Lege-oharra