Produktuak

EKOIZLEAK MENDE BETEAN
1910ean eratu ginenetik, zulaketa, otxabuketa, abeilanaketa, hariztaketa, fresaketa eta torneaketa bezalako industria-erabilerentzako ebaketa eta prezisiozko erreminten (barauts, fresa, ardatz...) ekoizpenean espezializatu gara. Baita ere, burdindenda eta eraikuntza sektoreetarako erreminten gama zabala eskaintzen dugu.

LEHENGAIRIK ONENARENTZAKO PUNTAKO TEKNOLOGIA
Barauts eta erremintak altzairu laster (HSS, HSSE, HSSE 8%Co), PMX eta Metal Gogorrean ekoizten ditugu, fresaketa eta zulaketa eragiketak arinduz eta hobetuz.

MEKANIZATUTAKO AZALERAREN AMAIERA EZINHOBEA
Geometria aproposa duten erreminten diseinuak mekanizatutako azaleren akabera ezin hobeak eskaintzen ditu.

IZAR ESTALDURAK = DENBORA AURREZTEA
Estalduren gogortasun handiak ebaketa-abiadura handiagoak ahalbidetzen ditu, %40-raino TIN estalduretan eta %75-eraino TIALN-ekoetan.

Productos

IZAR CUTTING TOOLS S.A.L. - Parque Empresarial Boroa 2B2 - 48340 Amorebieta-Bizkaia (Spain) - Tel. (+34) 94 630 00 80 - Fax (+34) 94 630 02 37 - izar@izartool.com
Web mapa | Intraneta | Pribatutasun-politika | Lege-oharra