IZAR ACNUR-en kolaboratzaile Etiopian

Albistea balora ezazu
(1 Boto)
23 Uztaila

IZAR CUTTING TOOLS SAL-ek kolaborazio-akordio batera heldu da ACNUR-ekin, hots, Nazio Batuen menpeko Errefuxiatuen Agentziarekin, Adiharush etiopiar kanpamenduan dauden haurrei nutrizionalki laguntzeko.

Bi urteko akordio hau aipaturiko kanpamenduko (Etiopiako iparraldean kokatua, Eritreatik gertu) umeei jaten emateko laguntza ekonomikoan datza. Kanpamendu honetan inguruko gatazketatik (Yemen, Somalia, Hego-Sudan…) ihesi doazen hainbat pertsona bizi dira.

Honetaz gain, IZAR-en konpromezua da ACNUR-en laguntza deiei zabalkundea ematea. Agentzia honen lehenbiziko eginbeharra zera da, mundu osoko 50 milioitik gora errefuxiatuei nazioarteko babesa, larrialdi-laguntza eta konponbide iraunkorrak eskaintzea.

Hau guztia IZAR-en enpresa gizarte erantzukizun politikaren barruan kokatzen da, berton zein nazioartean urtez urte ekintza berriekin indartzen saiatzen dena.

Konbenio honen sinaduran, Carlos Pujana, IZAR-en gerentea, Mari Feli Arrizabalaga, enpresaren administrazio kontseilu-kidea, eta Marta Areizaga, EAEko ACNUR-en zuzendaria, izan dira.

 

 

Zure iritzia eman ezazu

Derrigorrezkoa den informazioa sar ezazu (*). HTML kodea ezin da sartu.