IZAR eta Cáritas etxerik gabeko pertsonekin

Albistea balora ezazu
(0 Boto)
05 Uztaila

IZAR CUTTING TOOLS SAL-ek bi urteko hitzarmena sinatu du Bizkaiko Cáritas-ekin, GKE honek martxan duen Etxepel ekimenari lagundu asmoz, hau da, Durangaldean etxebizitzarik ez duten pertsonekin lotutako proiektua.

Etxepel, bazterketa larria pairatzen duten pertsonei erantzun gisa, bere izenari ohore egin nahi dion etxea da, baztertuak jaso eta lagunduko dituzten laguntzaileekin, beti ere gizarteratzea helburu. Ekimenak hiru funtzio betetzen ditu, pertsona bakoitzaren egoeraren arabera: eguneko zentro, elikadura, higienea eta gizarteratzea bilatzen dituena; gizarte-pentsio, bizitzeko leku seguru eta duin gisa; eta autonomia-pisu, gizarteratzearen aurreko azken urrats moduan.

Ekimen hau IZAR-ek urtero proiektu berriekin –berton zein nazioartean- betetzen saiatzen den gizarte erantzukizun politikan ederki barneratzen da,

2016-2017 hitzarmenaren sinaduran Carlos Pujana, IZAR-eko zuzendari gerentea, Mari Feli Arrizabalaga, enpresako administrazio kontseilu kidea, eta Carlos Bargos, Bizkaiko Cáritas-eko zuzendaria izan ziren. Ekintza Etxepel-en bertan izan zen, argazkian agertzen den eraikinean, hain zuzen ere.

 

 

Zure iritzia eman ezazu

Derrigorrezkoa den informazioa sar ezazu (*). HTML kodea ezin da sartu.