IZAR: 50 URTE MUNDUARI ZABALIK

Albistea balora ezazu
(0 Boto)
20 Otsaila

1969ko otsailaren 24rako, IZAR-ek bazeramatzan ia sei hamarkada hainbat ebaketa-erreminta ekoizten: barautsak, fresak, ardatzak… 40 urtetik gora marka beraren pean, baina Zornotzako enpresak data horrexetan egin zuen historia, munduari zabaltzean.

Igande honetan IZAR-ek bere nazioartekotze prozesuaren hasieraren 50. urteurrena ospatuko du. Prozesu horren ondorioz, mundu osoko 90 merkatutan dago gaur egun.

Dena Beltracy enpresa belgikarraren bisita batekin hasi zen, garai hartako Bizkaiko industrietara hasieran; orduan, Zornotzan kalitate oneko erremintak ekoizten zirela entzun eta bertaratu egin ziren.

Bisita, freskatzeko potin baten agerraldia bezalako anekdotekin josia, arrakastatsua izan zen eta, gaur egun, 50 urteren ostean, Beltracy-k IZAR-en ordezkaritza belgikarrarekin jarraitzen du, IZAR-en “pertsonen enpresa” ohiko esaera nabarmenduz.

Ordudanik, IZAR mundu osora zabaldu da, eta bere erremintak Europar Batasuneko herrialde guztietan saltzen ditu, gehi Estatu Batuetan, Latinoamerika ia osoan, eta bestelako herrialde industrialetan ere bai. Sare honetan hainbat leku exotiko ere sartzen dira, hala nola, Tahiti, Kaledonia Berria, Maurizio Uhartea, Kazajstan, Namibia…

Internet eta digitalizazioak mugak lausotzen dituen mundu honetan, IZAR-ek egunero, webgunearen bidez, bere erremintei buruzko galderak eta eskaerak edonondik jasotzen ditu. Honek, gehi munduan erreferentzia diren azoketan presentzia edukitzeak eta bestelako ekitaldietan parte hartzeak, Zornotzako ekoizleari salmenta-sare garatu eta eraginkorra izatea ahalbidetzen dio, bost kontinenteetan presentzia duena.

Urteurrena ospatzeko, IZAR-ek, aurtengorako logoa aurkezteaz gain, urtean zehar Boroan ekitaldia antolatzeko asmoa du.

Zure iritzia eman ezazu

Derrigorrezkoa den informazioa sar ezazu (*). HTML kodea ezin da sartu.