IZAR-ek BERDINTASUNAREN ALDEKO ZIRGARI SARIA JASO DU

Albistea balora ezazu
(0 Boto)
04 Martxoa

Bilbon martxoaren 6an ospatutako ekitaldian, Bizkaiko Foru Aldundiak IZAR CUTTING TOOLS SAL saritu du, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko Zirgari 2019 sariarekin hain zuzen. Berau “Erantzukidetza eta Bateratzea” mailan izan da, oraindik gutxiengoa den industriaren arloan emakumearen alde egin duen lanagatik.

Sari banaketa ekitaldian, Mari Feli Arrizabalaga, hamarkada luzean hainbat ardura-postu izan dituen Administrazio Kontseiluaren ordezkaria, enpresaren bozeramaile izan da, eta bertan bazterketaren aurkako enpresaren konpromisoa nabarmendu du, erantzukizun-postuetan emakumearen presentzia zehaztuz, hala nola, Ekoizpenean, Zuzendaritzan Merkataritza sailean, Giza Baliabideetan edota Logistikan.

IZAR ekimenaren protagonistak pertsonak dira. Horrenbestez, gizarte erantzukizun politikak bereziki zaintzen dira, barnekoak zein kanpora begirakoak, genero-berdintasunean fokua jarriz: ez dago soldata-bazterketarik, eta ekintza positiboa existitzen da, bai kontratatzerako orduan zein gizarte erantzukizun politikan, azken hau emakume sustatzearen alde zuzendutakoa, horretan lan egiten duten giza-taldeei lagunduz.

Horrek guztiak zera egin du posible, Zornotzako ebaketa-erremintaren ekoizlearen azken zortzi urteotan emakumearen presentzia %67 haztea, gaur egun langilegoaren ia herena eta akziodunen %25 suposatzen dutela.

Sari-banaketa ekitaldian IZAR-eko pertsonen ordezkaritza zabala izan zen, aretoa txiki utzi arte. Bere lidergoan, Mari Feli Arrizabalagarekin batera, Elena Serrano, Finantza-Zuzendaria, eta Eva Mª Vivo, Giza Baliabideen Arduraduna, ere izan ziren, bere pertsonen eta, batez ere, bere emakumeen aldeko IZAR-en apustua nabarmenduz.

Zure iritzia eman ezazu

Derrigorrezkoa den informazioa sar ezazu (*). HTML kodea ezin da sartu.