contacto sup

email sup

Historia

 


IZAR Historia Eus Web
 

ELKARREKIN EGINDAKO HISTORIA

1910. Dionisio Larrinaga zornotzarrak MUELLES y ACEROS EGUZKIA sortzen du Zumarragan.

1923. Larrinaga anaiek LARRINAGA Y CÍA sortzen dute Bilbon, bertan Muelles y Aceros Eguzkia sartuz eta Zornotzara mugituz.

empresa mision

 

1927. Belaustegigoitia sendiak enpresa erosten du, IZAR izena hartuz.

20-30 urteak. Gurdietarako balezta eta malgukien ekoizpena.

empresa mision

 

40 urteak. Karbono barautsen ekoizpena.

50 urteak. Renault-en Cuatro-Cuatro, Seat 600… modeloetarako baleztak. Amaierarik gabeko vis fresen eskaera gero eta handiagoa. Ardatzak Matrix eta konikoak Thompson makinetan.

50 urteak. Lehen kalitate-kontrolak makinan bertan.

60 urteak. Aktibitate ekonomiko handiko aroa, 825 langiletara helduz.

empresa mision
 

 

1963. Bodeux sistema: Metodo eta denborak.

1968. Nazioarteko zabalkundearen hasiera, esportazioko lehen bezeroari esker.

1970. Lehen parte hartzea nazioarteko azoka batean (Kolonia).

70 urteak. IZAR 1.100 enplegatuetara eta egunean ekoiztutako 50.000 barautsetara heltzen da.

1977. Prozesuak automatizatzen dira. Errektifikatzeko eta fresatzeko makinak sartzen dira, barautsen kalitate askoz hobea lortuz.

80 urteak. Enpresaren krisi sakona: Automozioaren eskari jaitsiera, uholdeak, grebak…

empresa mision

 

 
 
 
 

 

1988. Mineo taldearen parte izatera pasatzen da, IZAR TOOLS & MACHINES izenpean.

1988. Barautsen eta balezten (Izar Suspensiones: Acenor) ekoizpena banatuak.

1991. IZARBARRI S.L bihurtzen da.

1993. Porrot mehatxu berrien ostean IZARBARRI S.A.L. bihurtzen da, gizarte ekonomiako enpresa alegia.

empresa mision

 

1998. Enpresa HERRAMIENTAS DE AMOREBIETA S.A.L bihurtzen da, errefundazio prozesu baten ostean.

1998. Izar Point produktu gama berriaren aurkezpena, eraikuntzari begira. Egunero 65.000 barauts ekoizten dira, 129 pertsonara jaitsitako langilegoari esker.

1999. Black & Decker saria, gure erreminten kalitate eta errendimenduari esker.

2000. ISO 9001 ziurtagiriaren lorpena.

empresa mision
 

 

2000. Errendimendu altuko kobalto barautsen eta PMX fresen aurkezpena.

2001. Alemaniako VPA Institutuaren TK 5133-662 ziurtagiria. EUSKALIT Bikaintasunerako Aurrerapen Errekonozimendu Ziurtagiria.

2005. Lantegi berrirako Boroako lursailen erosketa. Doitutako ekoizpen lay-out berriaren azterketa, lantegi berrian martxan jarri asmoz.

2006. Enpresa Gizarte Erantzukizunarekiko errekonozimendu ziurtagiria. Izartool produktu gama berriaren aurkezpena, sektore industrialari begira. Boroako lantegi berriaren lanen hasiera.

2006. Izartool metal gogorreko fresen aurkezpena.

2007. Ferronoticias aldizkariaren errokonozimendua, Burdindegi Kalitate eta Berrikuntza Lehiaketan, ebaketa-erreminten sektorean enpresarik berritzaile eta kalitate handienekoa bezala.

2007. Multi INOX Ref. 1021 barautsen aurkezpena.

2008. Boroako lantegi berrira mugitzea arrakastaz bukatzen da, doitutako ekoizpen lay-out berria ezarriz.
Lantegiaren inaugurazioa, instituzio eta gizartearen ordezkaritza zabalaz, Lehendakaria tartean, eta baita erakundearen pertsona, bezero eta hornitzaileenaz.
Sozietate izen berria: IZAR CUTTING TOOLS S.A.L. Logo korporatibo berria.

empresa mision
 

 

 
 
 
 
 

 

2009. ISO 14.001 ingurugiro ziurtagiria.

2009. Higaduraren aurkako materialentzako (hardox bezalakoak) barauts berezien garapena, Suediako unibertsitate batekin elkarlanean.

2010. Enpresaren mendeurrenaren ospakizuna instituzioen presentziaz (Bernabé Unda Industria Sailburua, David Latxaga Zornotzako alkatea) eta jai-bazkaria enplegatu eta senideentzat. Erakusketa eta liburua ere bai.

2011. Eskari-kudeaketaren automatizazioa, gure instalakuntzetan hiru biltegi inteligente sartzeari esker.
Carlos Pujanak, IZAR-en zuzendari gerentea, “Euskal Manager” urteko euskal enpresaririk onenaren saria jasotzen du.
HSS Forum-en presidentzia. Altzairu Lasterraren Ikerketa Foroan HSS erreminten eta material beraren munduko ekoizlerik handienak daude.

2012. Mari Feli Arrizabalagak, IZAR-en kontseilaria, AED (Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartea) saria jasotzen du, emakume enpresari bezala bere konpromezu eta lorpenengatik.

empresa mision
 

 

2013. ONIX kalitateko brikolaiaren marka berriaren aurkezpena, Ferroforma sarian produktu-diseinurik onenaren saria lortuz.

2013. 1. Aecoc saria ekoizleentzat, burdindegi eta brikolaiaren banatzaileen botoei esker, Espainian hornitze-katean hornitzailerik onena izateagatik.
IZAR Europan ezarri beharreko praktika onen adibide, Europako Parlamentuak babestutako ikerketa batean, langileek enpresa barruan duten parte hartzeari buruzkoa.

2014. EISEN 2014 CSR saria enpresa arduratsurik onenari Koloniako Eisenwarenmesse azokan, Enpresa Gizarte Erantzukizun arloan IZAR-en lorpenei esker.

2014. PMX ekoiztutako barautsen aurkezpena. Alcro-Pro estalitako metal gogorreko fresen programa berria.

empresa mision

 

2016. Lantegi Batuak-ek IZAR errekonozitzen du, gaitasun gutxiko pertsonen lan-integrazio politikagatik.

2016. IZAR Bizkaiko 12 enpresa-ekimen onenen artean.

2016. IZAR 1.a Aside-ren hornitzaileen artean, bere bazkideen bozketari esker. 

2018. IZAR-ek SAL gisa 20 urte betetzen ditu.
 
2018. IZAR-ek bere lehen bi dendak Txinan zabaltzen ditu.