IZAR-EK NAZIOARTE MAILAN EGUNIK GARRANTZITSUENA OSPATU DU

Albistea balora ezazu
(0 Boto)
29 Ekaina

Iragan ekainak 28an, IZAR-ek 50 urte ospatu zituen nazioarteko enpresa gisa, eta mundu osotik etorritako ehunka gonbidatu hartu zituen, Zornotzako mozketa-erreminta fabrikatzailearen bezeroak, kolaboratzaileak, agintariak eta lagunak barne.

Egunari hasiera emateko, Carlos Pujanak, enpresako gerentea, eta Estibaliz Hernáezek, Eusko Jaurlaritzaren Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko Sailburuordeak hartu zuten hitza, eta bertara hurbildu zirenei ongi etorria eman eta bi aipamen egin zituzten.

Legealdi berriaren bere lehen ekitaldi ofizialean, Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, eman zion sarietako bat Hervé Gendebien-i, Beltracy-koa, 1969 inguruan IZAR-en nazioarteko lehenengo bezeroa, eta egun enpresaren ordezkaria Belgikan. Beste saria José María Gonzálezentzat izan zen, garai hartan IZAR-en esportazio-burua. Andoni Agirrebeitiak, Zornotzako Alkatea, eman zion saria. Ekintza hunkigarri horri aurresku batekin eman zitzaion amaiera, enpresako langileek saritutakoen omenez eskainitako dantza tradizionala.

Jarraian, enpresako ordezkariek, batetik, IZAR-en mende erdiko esportatzeko ibilbidea aurkeztu zuten eta, bestetik, garapen hori ahalbidetu duten produktu eta zerbitzu nagusiak. Horretarako, ikus-entzunezko materiala erabili dute, esaterako, barauts bakar bat modu lehiakorrean fabrikatzeko mundu osoan behar diren materialen, prozesuen eta parte hartu behar duten pertsonen kantitatea nabarmentzen duen bideoa.

Benoit Girondel, mendiko traileko lasterkari profesional frantsesak, coaching saio bat eskaini zien bertara etorri zirenei, eta berea bezalako jarduera gogorrerako behar dituen balioekin parekatu zituen IZAR-en balioak. Ondoren, Belatxikietara mendi-ibilaldia zuzendu zuen, Zornotza inguruan, eta hartan hartu zuten parte 120 pertsonak, ekitaldira hurbildu zirenak, enpresako langileak eta adin guztietako zornotzarrak barne.

Goizeko coaching saioaren ondoren, gonbidatuek IZAR erreminten produkzio-prozesua ezagutzeko aukera izan zuten, haren lean manufacturing orientazioa bereizgarri duena, bezeroan oinarritua, erremintak berak eta haientzako zorro eta aurkezpen desberdinen erakusketa-eremuez gain, metal gogorreko irtenbide berriei emanaz garrantzia handiena.

Enpresaren arduraduna ere ezagutu zuten, hainbat opariren enkante-zozketa batean. Harekin bildutako dirua Unicef-entzat izango da, IZAR GKE horri laguntzen baitio erantzukizun sozialeko bere politikaren barruan.

Aurreko gauean euskal sagardotegi batean afaldu ondoren, janariari nazioarteko ukitua emateko txanda zen, beraz, gonbidatuek nazioarteko menu anitza dastatzeko aukera izan zuten, bost kontinenteetako gastronomia-keinuekin. Bazkal ondoren, ezusteko omenaldientzat eta bertara etorritakoei txapela jarri zitzaien, hura janzten duenari errespetuaren eta aipamenaren adierazle.

Arratsaldean, aurretik aipatutako mendiko ibilaldiaren beste aukera bat eskainiz, gainerakoek itsasontzian egin zuten txangoa Bilboko Ibaitik, Getxoko kirol portuan hasi eta Portugaleteko Bizkaia Zubiraino, Gizadiaren Ondare.

Bukatzeko, munduko leku askotatik etorritako pertsonez inguratuta egun zirraragarria igaro ondoren, IZAR-en nazioarteko eguna ospatu beharra zegoen, zeinak mundu osoko 90 merkatu baino gehiagora iristera eraman duen, hurbilen daudenak egunez egun hori posible egiten duten enpresako langileekin, eta baita haien senide eta gertukoekin, hilak 29ko, larunbata, ate irekien egunarekin.

Enpresa barneko ospakizun festan, 300 pertsonak baino gehiagok, langileak eta senideak barne, egun zoragarria bizi izan zuten bisitak, opariak, haurrentzako joko eta tailer, herri-bazkari, diskoteka... Bitartez, adiskidetasuneko eta laguntasuneko jardunaldian.

Zure iritzia eman ezazu

Derrigorrezkoa den informazioa sar ezazu (*). HTML kodea ezin da sartu.