Lehendakariak IZAR bisitatu du, bere nazioartekotzeagatik

Albistea balora ezazu
(0 Boto)
09 Uztaila

Iñigo Urkullu Lehendakariak IZAR Cutting Tools SAL-en instalakuntzak bisitatu zituen atzo, hilak 8, ebaketa-erreminta ekoizlea bere nazioartekotzearen 50. urteurren ekitaldiei amaiera emateko.

Carlos Pujanak, konpainiako gerentea, eta bere zuzendaritza taldeak, Lehendakaria eta Arantxa Tapia sailburua enpresako atean jaso zituzten, ondoren Administrazio Kontseiluarekin batzartzeko. Bertan, 100 urtetik gora dituen enpresaren ibilbidea laburtu zen: IZAR gaur egun 90 herrialdetan ari da, esportazioa bere fakturatzearen %60 suposatzen duela. Enpresa lehen sei hilabeteetan %8 hazten ari da, nahiz eta dagoen merkatuetan zalantzak nagusi izan. Bilera Iñigo Urkulluk ohorezko liburuan sinatzearekin bukatu zen.

Ostean, Lehendakariak eta sailburuak instalakuntzak ezagutzeko aukera izan zuten, erreminten ekoizpen prozesuarekin batera. Azkenik, Urkullu Lehendakaria enpresako langileei mintzatu zitzaien, ekoizpen gunean espresuki muntatutako eskenatokian. Bertan IZAR erreferente bihurtu dela azpimarratu zuen, bere lana gidatzen duten baloreei esker, hala nola, bezeroari enfokea, kalitatea ala aldaketari moldatzea: “Zuen ibilbidea eredugarria da. Esfortzuz eta talde-lanaz, hain lehiakorra den ebaketa-erremintaren sektore industrialean haztea lortu duzue”.

Ekitaldia familia-argazkiarekin bukatu zen, Lehendaria, sailburua eta une horretan bertan zeuden IZAR-eko langileekin.

Kategoria bereko sarrera gehiago: « EKAINAK 28 EKITALDIEN EGITARAUA

Zure iritzia eman ezazu

Derrigorrezkoa den informazioa sar ezazu (*). HTML kodea ezin da sartu.