Pribatutasun politika

 

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Identitate-datuak: IZAR CUTTING TOOLS S.A.L.
IFK A48932826
Posta helbid.: Boroa Enpresa Parkea 2b2, 48340 Amorebieta
Tel.: 94 630 02 41
Faxa: 94 630 02 36
Kontaktu zuzena gure Datuen Arduradunarekin: izartool@izartool.com

Webgune honen titularra IZAR CUTTING TOOLS S.A.L. enpresa da, A48932826 IFK zenbakiduna, egoitza Amorebietan duena Boroa Enpresa Parkea 2b2, 48340 Amorebieta helbidean eta Merkataritza Erregistroan izena emandakoa, 3582. liburukian, 17. folioan, BI-20107 orrian, 0 liburuan. Enpresaren helbide elektronikoa honakoa da: comercial@izartool.com

 

Zein xedeetarako tratatuko ditugu zure datuak?
Gurekin ezartzen duzun harremanaren arabera, zure datuak honako xedeetarako tratatuko dira:
Webgunearen bitartez informazioa eskatuz gero:
- Gure produktuen inguruko komunikazioa;
- Administrazio-kudeaketa;
- Kontabilitate-kudeaketa.

Gure instalazioak bisitatuz gero, jakinarazten dizugu instalazioen kontrol eta segurtasunerako bideokamerak daudela.
Ez dugu inolaz ere burutuko emandako datuen araberako "merkataritza-profilik".

 

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak merkataritza-harremanak iraun bitartean gordeko dira, interesdunak datuak ezabatzea eskatzen ez badu 5 urteko epean zehar datuen azken berrespenetik kontatzen hasita.



Zein da zure datuen tratamendurako legitimotasuna?

Zure datuen tratamendurako legezko oinarria merkataritza-harremana da (merkataritza-harremanaren hasieran izenpetutako kontratuaren kopian ageri diren baldintzen arabera), bertan islatzen baitira datuen xedeak eta datuen tratamendurako berariazko baimena.
Produktu eta zerbitzuen eskaintza prospektiboaren legezko oinarria informazioa eskatzeko posta elektronikoaren erantzunean eskatutako baimena izango da.

 

Nori helaraziko zaizkio zure datuak?
Datuak enpresaren administrazio- eta merkataritza-saileko langileei soilik jakinaraziko zaizkie, interesdunari berari eta bere legezko ordezkariari.
IZAR CUTTING TOOLS S.A.L. enpresak bere azpiegitura birtuala kontratatzeko "hosting, domeinu" eredu bat erabiltzen du Sarenet enpresaren bitartez. Informazio gehiago behar izatekotan, bisita ezazu https://www.sarenet.es/
IZAR CUTTING TOOLS S.A.L. enpresak bere azpiegitura birtuala kontratatzeko "hodei-informatika" eredu bat erabiltzen du Sarenet enpresaren bitartez eta EU-US Privacy Shield akordioaren arabera. - Informazio gehiago hemen eskuragarri: https://www.sarenet.es/

 

Zeintzuk dira zure eskubideak datuak guri jakinaraztean?

- Edozein pertsonak izango du IZAR CUTTING TOOLS S.A.L. enpresan berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez jakiteko eskubidea.
- Interesdunek beren datuak atzitzeko eskubidea izango dute, bai eta zuzenak ez diren datuen zuzenketa eskatzeko eskubidea ere eta, kasuaren arabera, datuak ezabatzea eskatzeko eskubidea, besteak beste, datuak bildu ziren xedeetarako beharrezko izateari uzten diotenean.
- Egoera jakinetan, interesdunek beren datuen tratamenduaren mugaketa eskatu ahalko dute eta, kasu horretan, erreklamazioak aurkeztu edo erreklamazioen aurrean defendatzeko bakarrik erabiliko dira datu horiek.
- Egoera jakinetan eta norberaren egoera partikularrarekin lotutako arrazoiak direla eta, interesdunek beren datuen tratamendua aurkaratu ahalko dute. IZAR CUTTING TOOLS S.A.L. enpresak datuak tratatzeari utziko dio, bidezko arrazoi premiazkoak baditu salbu eta erreklamazio potentzialak aurkezteko edo defendatzeko izan ezik.

Eskubide hauek baliatzeko, jarri harremanetan honako helbidearekin: LOPD@izartool.com.

 

Nola eskuratu ditugu zure datuak?
IZAR CUTTING TOOLS S.A.L. enpresan tratatzen ditugu datu pertsonalak zuzenki helarazten dizkigu erabiltzaileak edo, kasuaren arabera, erabiltzailearen legezko ordezkariak.
Tratatzen ditugun datuen kategoriak hauek dira:
- Identifikazio-datuak;
- Posta-helbideak edo helbide elektronikoak;
- Merkataritza-informazioa;
- Datu ekonomikoak;
- Irudiak.

 

 

24h lateral